XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ashe isilik geratu zen puska batean.

- Sam?.

Haserre ukitu bat agertu zitzaion Asheri ahotsean.

- Sam Kiever, nire nagusia.

Kontatzen ari nintzaizun tipoa.

- Berlinen al zegoen hori ere?.

- Ez.

Alemania ondo ezagutzen du, baina ez da Berlinen inoiz bizi izan.

Bonnen egin zuen gauzatxoren bat, bere kontura.

Egon behar izan duzu berarekin.

Oso jatorra da.

- Ez dut uste - isilune bat.

- Eta zu, zertan zabiltza bolada honetan?.

Leamasek sorbaldak jaso zituen.

- Bazterrean utzita nago - erantzun zuen, eta inozokeriaz egin zuen irribarre.

Zirkulaziotik kanpo eta bazterrean.

- Ahaztuta daukat zertan ari zinen Berlinen.

Ez al zinen zu hotzetako gerlari misteriotsu haietako bat?.

Ene Jainkoa, pentsatu zuen Leamasek, gehiegitxo ari zara gauzak aurreratzen.

Duda egin zuen, eta gorri-gorri eginda esan zuen oso zakar: - Bulegoko lanetan yanki nazkagarri horientzat, beste guztiak bezala.

- Begira bada esan zion Ashek, ideia harekin bueltaka ibili izan balitz bezala, gustatuko zaizu eta oso kezkaturik, erantsi zuen: zu non topatu ere ez dakit eta!.

- Ezin duzu - erantzun zion Leamasek arduragabe.

- Aizu, ez dut ulertzen.

Non bizi zara?.

- Hor nonbait nabil, bolada txar bat pasatzen.

- Ez duzu Sam ezagutzen, ezta?- galdetu zion.